Ederbidea, mugaz gaindiko lankidetza Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoen artean: garrantzi handiko proiektua bizikletan mugikortasuna sustatzeko

 

EDERBIDEA Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoen lurraldeetako mugaz gaindiko eu- ropar lankidetza proiektua da. Bertan, hiru lurraldeetako 12 bazkidek indarrak batu dituzte bizikletaren erabilera sustatzeko.

EDERBIDEA 2016-2019 proiektuak INTERREG POCTEFA Europako programaren laguntza du, eta batzorde kudeatzailea Pirinioetako Lan Elkartea da. 9,4 milioi euroko aurrekontua du, eta %65a Europar Batasunak kofinantzatzen du EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez.

EDERBIDEAko bazkideak Pirinio Atlantikoen Departamentua, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira; Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Irungo Udalak; Euskal Herri-Aturriko mugikortasun sindikatua, Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.

Horrela, politika komun bat ezarri da bizikletaren erabilera bultzatzeko, bai aisialdian eta turismoan zein eguneroko joan-etorrietan ere. Hauek dira proposatu diren xedeak: kutsa- dura emisioak murriztea, zirkulazioa arintzea eta biztanleriaren osasuna hobetzea.

Horretaz gain, EDERBIDEAk aukera ematen du mugikortasun iraunkorrarekin, ekonomia berdearekin eta, bereziki, turismo aktiboarekin jarduera ekonomikoak garatzeko.

INTERREG POCTEFA

EDERBIDEA INTERREG POCTEFA proiektua da. Europar Batasunak parte hartzen du eta EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen du.

INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2014-2020 hiru herrialde hauen mugen arteko garapen iraunkorra sustatzen duen programa da, mugaz gaindiko lankidet- zaren bidez. Lurralde garapenaren desberdintasunak murrizten laguntzen du eta indarrak batzen ditu eskualdean garapen iraunkorra eta osatzen duten herrialdeen artean kohesioa lortzeko.

EDERBIDEAk CIRCULDOUCE mugaz gaindiko proiektuari jarraitasuna ematen dio. Baiona eta Iruñearen artean ibilbide turistikoak sustatzea helburu zuen CIRCULDOUCEk eta POC- TEFA 2007-2013 programaren finantziazioa izan zuen.