Mugaz gaindiko plan ziklista

Mugaz Gaindiko Txirrindularitza Planaren garapenaren barruan, 2019an INDDIGO aholkularitza-enpresak lanean jarraitu du Ederbidea proiektuko bazkideen artean mugikortasunaren arloko ezagutzak eta esperientzia partekatzeko.

Ederbideako bazkideak joan den ekainaren 7an bildu ziren mugaz gaindiko plan ziklista martxan jartzeko. INDDIGO kabinetearen laguntza jaso dute bazkideek eta honen helburua da lurraldean dauden zerbitzu guztien errolda bat egitea txirrindularientzat.