BIZIKLETAREN ERABILERA SUSTATZEA

Egokitzapen lanez gain, EDERBIDEAk publiko desberdinetarako sentsibilizazio ekintza pedagogikoak eginen ditu.

Esparru honetan lan egiten duten teknikoentzat eta politikarientzat formazio tailerrak antolatuko dira. Horretaz gain, gidak argitaratuko dira eta mugaz gaindiko jardunaldi eta elkartrukeak antolatuko dira.

Gazteekin eta baztertzeko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten hezkuntza erakunde eta bizikletak birziklatzen duten taldeekin elkartrukeak eginen dira.

Mugaz bi aldeetako lurraldeetan eskolara joateko bizikletaren erabilera sustatuko da, Frantziako esperientzian oinarritutako programa esperimentalen bidez (‘Bizikletan izugarri ongi!’) eta Gipuzkoan hasitako sentsibilizazio kanpainen bidez.