BIZIKLETAZ EGITEN DIREN JOAN ETORRIAK BABESTU

EDERBIDEAren bigarren lan ildoa bizikletan egiten diren joan-etorrien segurtasuna hobetzea da. Horrela, Baiona, Donostia eta Iruñeko hiriek osatzen duten mugaz gaindiko hirukian bizikleta bideen (bidegorriak, etab) egokitzapenari jarraitasuna emanen dio.

Hiru lurraldeetan bizikleta bideak existitzen diren arren, EDERBIDEAk, CIRCULDOUCE aurreko proiektuari segida emanez, hiru hiriak konektatzea proposatzen du mugikortasun iraunkorraren sare bat garatzeko eta Europako ibilbideekin lotzeko.

Denetara, 240 kilometro egokituko dira bizikleta erabiltzeko eta horrek aukera emanen du Baiona, Donostia eta Iruñeko hiriak lotzeko.

EDERBIDEAk bi ibilbide eramanen ditu aurrera Nafarroan: alde batetik, Bidasoa eta Pla- zaolako bide berdeak lotuko ditu eta 42,4 kilometro inguruko luzera izanen du. Bestetik, EDERBIDEAk Plazaolako antzinako trenbidea eta Iruñea elkartuko ditu 25 kilometro inguru duen ibilbide baten bidez.

Irurtzunetik Nafarroako hiribururaino egokituko da ibilbidea. Azken lan hau Nekazaritza Ministerioaren lankidetza estuarekin eginen da. Ibilbide honek jarraitasuna emanen dio EuroVelo 1 bideari Nafarroan.

Pirinio Atlantikoen Departamentuak egokitzapen eta segurtatze lanak jarraituko ditu Eu- roVelo 1-Vélodyssée ibilbidean, Biarritzeko udalerrian (6 kilometro), Bidarten (6 kilometro inguru), Donibane Lohizunen eta Hendaian. Denera, 14 kilometro berri inguru izanen ditu Atlantikoko bizikleta ibilbideak.

Azkenik, Gipuzkoan, bizikleta eta oinezkoen bidearen zati batek Bidasoa Ospitalea eta Amute auzoa (Hondarribia) elkartuko ditu, Errenteria-Irun bizikleta eta oinezkoen bidearen ardatz bezala.